81. iruzkina, 2002ko urtarrilak 15

      XXI. MENDEA- DATOZEN 5 URTEAK

      AEBentzat kokaleku geopolitikoa ezinbesteko elementua izanen da datozen 5 urteetan. Datozen 5 urteetan hartuko diren erabaki garrantzitsu guztiakWashintongen ustean, azken egun hauetan, badirudi bertan hartuko direla. Washingtonen programa itxura guztien arabera, bazter guztietan AEBn indar militarren ukiezintsunean oinarrituko da. Egungo gobernu estatubatuarraren iritzian, halako eta halako egoera "leku onera" itzuli denean, haien enpresek aurrera eginen dute eta bertako bizilagunen aurkako erasoak ere geratu eginen dira, honek esan nahi baitu berriro ere AEBk ukiezinak izanen direla.

      Bestalde, hiru erabaki multzo garrantzitsu AEBtik kanpo hartzen ari dira, eta hauetako bakoitzak Washingtonek duen gidoi prestatua, haien interes arabera betiere, bertan behera geratzen ahal da. Lehengoa Europari dagokiona da. Euroaren kaleratzea izugarri leuna izan da eta jende askok sorpresa izan du. Hain ongi atera da ezen seguruenera Suezia eta Danimarka ere moneta bateratu hau erabiltzen hasiko baitira 2003an, eta Bretainia Handia 2004an. Behin une hori ailegatzen denean beste askok ere euroclub horretako partaide izan nahiko dute, nahiz eta ez dieten berehalakoan sartzen utziko.

      Honek ondorio politiko eta ekonomikoak ditu. Lehenengo atalari dagokionean, honek esan nahi du euroa dolarraren ondoan munduko moneta bilakatuko dela. Dolarra eta urreak balio bera izan dute orain 35 urte arte. Berdintasun hau apurtu zenetik dolarra munduko moneta izan da eta hau AEBentzat abantaila izugarria izan da, beren baliabideen gainetik bizitzeko aukera eduki baitute. Munduko izanen den bigarren moneta bat egotearen ondorio geopolitikoak begibistakoak dira. Oraindainokoan potentzia hegemoniko izan denaren lehen baluartea finantziar baliabideen jabetza izan da.

      Europa bere bidetik ateratzerik ba al dago? Baliteke, baina une honetan zaila litzateke. Europar Batasunak (EB) bere egitura zailari aurre egiteko Mintegi bat deitua du. Prestatze lanen zuzendaritza Valéry Giscard dŽEstaingen esku utzi dute; ziurrenik bera izanen da pertsonarik egokiena kargu hori burutzeko. Bere zereginean sinesten du; Europa osoan prestigioa dauka; gaitasun diplomatiko eta politiko handia duen pertsona da. Ez da gerta litekeena bere eginbeharrean gobernu estatubatuarrengandik intimidatzen uztea. Europak egin behar duena, dudarik gabe, gutxienez bi ezaugarri beteko dituen egitura bat sortzea da: eskumena izanen duen autoritate zentral bat, politikoki arduratsua eta erabakiak hartzeko gai izanen dena; eta nazioek duten beto eskubide horren amaiera oinarrizko erabakien gainean.

      Horrek, zalantzarik gabe negoziazio gogorrak ekarriko ditu; etorkizuneko botoen beldur izanez, gobernu bakoitzak bere interesak epe luzera gordetzeko, egun EBean duen boterea erabiltzen saiatzen baita. Baina europar egituren indartzea egingarria da oso, eta giroa aldekoa da den honetan. Posible da bost urte barru EB eraberritu eta handitu bat izatea. Lehenengoz, gainera, Europa erdialdeko eta Ekialdeko herrialdeak ikusiko dute NATOn parte hartzea baino garrantzitsuago eta erabilgarriagoa dela EBeko kide izatea.

      Munduko merkatuaren erabakiak hartzeari dagokionez bigarren akuilu garrantzitsua. Ez dut inola ere pentsatzen "merkatua" magikoki izaera autonomoa duena denik, baina bai iruditzen zaidala Estatuek duten gaitasuna gertakizunen garapenerako, AEBk bezain garrantzitsua izanik ere, oso mugatua dela. Momentuz erantzunik ez duen galdera da, egungo rezesio ekonomikoa urtebeteren buruan pasako den okerra izanen den edota bost urte baino gehiago iraun dezakeen atzeratze ekonomikoa den.

      Munduko egunkariek egunero gobernuko funtzionarien iritziak kaleratzen dituzte, baita bankero, ekonomialari edota klase guztietako jakitunenak ere. Azken urte honetan iritzi horietako asko irakurri ditut, eta esan dezakedan guztia da imajina daitekeen zentzuan aritzen direla guztiak; ez dago kontsentsurik. Funtsean nik uste dut askoz posibleagoa dela mundu mailako depresio serio bat izatea honakoa, urtebetean baloreen merkatuan inflazioak gora egin eta konponduko dena izatea baino. Hau honela gertatzen bada, denok nozituko ditugu eraginak. Hirukiarentzat (AEB, Japonia eta Europar Batasuna) aferaren muina ez da guztiok eragina nozituko ote dugunentz, bistan da bai baietz, baizik eta bakoitza nola ibiliko den besteen konparazioan.

      Imajina dezaket AEBk zatirik okerrena nozituko dutela, bi arrazoi hauengatik. Lehena, hedatze estatubatuarraren oinarrizko premisa etorkizunarengan zuten konfidantza sikologikoan oinarritzen da. Munduko beste edozein bazterretan baino gehiago etorkizuneko konfidantza sikologikoa. Konfidantza hori behin desegin denean, orratzak gehiago joko AEBen aldera, Europa (pasa den hamar urtekoan ez baitzuen izan konfidantza irrazional bera) eta Japoniaren ( hamar urteko oso bat izan du bere desoreka sikolgikoetatik aldentzeko) aldera baino.

      Bigarren arrazoia ekonomilariek esaten duten moduan, "azpian dauden aldagai ekonomikoen" baitan dago. Beti esan izan da AEBk oso indartsuak izan direla puntu honetan. Nik ez dut hala pentsatzen zentzuzko arrazoi honengatik: iruditzen zait AEBek beren kapitalaren zati handi bat galtzen dutela haien "koadroen" tamainagatik eta haien gizarteko maila altuenetan dauden artekarien sarrerengatik. Europa eta Japonia askoz ere xumeagoak dira honetan. Depresio serio bat baldin badago murrizketa izugarriak egin beharko dira arlo honetan. Zentzu honetan AEBn "yuppien degradazioak" beraien egitura politikoan muineko arazoak sor ditzake.

      Honez gain erabakiak hartzeko hirugarren eremuaren kontua dago, munduko herrialde txiroenak, Hiruki horretatik kanpo gertatzen diren guztiak; Hego Korea eta Taiwan, India eta Israel, Brasil eta Mexiko, talde honetan leudeke, baita Canada bera ere. Hauentzat guztientzat mamurik gertukoena mehatxuka datorkien Argentinako adibidea da. Ikusiko al ditugu cazerolazoak (jatorrizko hizkuntzan espainiarrez) beste herrialde batzuetan? Utzidazue Argentinan gertatutakoa gogora ekartzen. Munduko geldialdi ekonomiko honen eragin zuzena, langile argentinarrak lanik gabe daude, goseak. Argentinako klase ertaina izututa dago haien aurrezki guztiak pikutara joan direla ikusita (Enroneko langileen pentsioen gisara). Argentinan egun ikus dezakegun egoera ezegonkor eta ia anarkiko hori desesperazio metaketa horrek eragin du.

      Argentinako egoera baino ez balitz, AEBek muturra okertu besterik ez lukete eginen eta gauza bera eginen luke mundu osoak ( izan ere itxura guztien arabera, horixe da gertatzen ari dena). Baina altxatze txiki horien modukoak depresio ekonomiko egoeran edozein lekutan gerta daitezke. Eta eragin politikoak iragartezinak dira, ez bakarrik Indonesian. Horrelako moteltzeak gertatzen diren leku guztietan ikusi ahalko dira herri mobilizazioak. Hasera batean behintzat mobilizazio hauen izaera (izan eskuin edo ezkerreko) norabide zehatzik gabekoa izan daiteke. Aurrikus ez daitezkeen garapena izan lezaketen kolpe militarrak ere gerta daitezke, edota gobernuek diktadore jarrerak hartzea . Baina gertatuko dena gertatuta ere ez da batere posible izango "terrorismorik" gabeko mundu bat aske batean bizitzea.

      Gauzak honela, gauzak Washingtonen ikuspegitik ikusita gertakizun beltzak ageri dira begi aurrean, nahiz eta han etor dakigukenaz jabetu ez diren oraindik.

      Immanuel Wallerstein (2002ko urtarrilak 15)


      © Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.

      Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).